Author

Xabier Montoia Revuelta

born 24 September 1955 5 known books newest first

Xabier Montoia idazlea eta musikaria da, eta Euskal Telebistan ere egin zuen lan.

80ko hamarkadan *Hertzainak* eta *M-ak*musika taldeetan ibili zen. *Hertzainak* taldea lehen diskoa grabatu aurretik utzi zuen, 1980an, *M-ak* taldea sortu baitzuten urte hartan. 5 disko grabatu zituen talde harekin. 1995ean bere lehen bakarkako albuma argitaratu zuen: *Beti oporretan*.

Musikaz gain, literaturan ere ekarpen handiak egin ditu Montoiak: poesia, ipuina, kronika eta eleberria dira berak idatzitako lanetako genero nagusiak. 80ko hamarkadan olerki-bildumak argitaratu zituen: ***AnfetamiƱa*** (Susa, 1983), ***Likantropo*** (Susa, 1985) eta ***Narraztien mintzoa*** (Susa, 1988).

***AnfetamiƱa***ren ondotik beste hiru olerki-bilduma, zortzi nobela eta kronika sozialeko liburu bat ere idatzi zituen. Bere poesia-liburu garrantzitsuena izan da ***AnfetamiƱa***, bere poetikaren nondik norakoen ispilua baita.

(Source)

Books

OpenLibrary works by this author.

5 books

Fetched from OpenLibrary. Some translations may appear as separate works.